EGK: bi jai asteburu honetan Donostian

EGK: bi jai asteburu honetan Donostian

2011-11-25 Noticias 0

logo eventosZuen interesekoa izan daitekeelakoan, ostiral eta larunbat honetan Donostian burutuko ditugun bi jaien berri bidaltzen dizuegu Euskadiko Gazteriaren Kontseilutik:

OSTIRALEAN, AZAROAK 25: Astialdiko argazki erakusketaren inaugurazio-jaia!
Astialdi taldeek eta eskolek egiten duten lana ikustarazteko eta balioesteko, Mundua txikituko duen belaunaldia… berriz ere erakitzeko kanpaina abiatu zuen iaz Euskadiko Gazteriaren Kontseiluko Astialdi Foroak. Aurten, bigarren fasean sartu da, “Belaunaldia II. Itzulera” izeneko argazki lehiaketa batekin. Orain, irudi horiek Donostiako Guardetxean ikusi ahal izango dira. Erakusketa irekitzeko, astialdi-eskolek festa bat antolatu dute, azaroaren 25ean (ostirala), 19.00etan Urgull mendiko aterpe berezi horretan. Bertan, barbakoa, Turistas extraterrestres eta Etiquetas antzezlanak (Mundo Nuevoren eskutik), sari banaketa, askaria eta Blaka eta Margot taldeen kontzertuez gozatu ahal izango dute gerturatzen diren pertsona guztiek.  Gainera, Ai Laket elkarteko boluntarioek drogen analisirako eta informaziorako puntu bat jarriko dute. Jarduera guztiak irekiak eta dohan dira. Info guztia hemen.

LARUNBATEAN, AZAROAK 26: EGK-ren 25. urteurrenaren KOLOFOI FESTA!
EGKren 25. urteurrenaren GAZTeazAROA programaren plater nagusia, dudarik gabe, kolofoi-festa izango da. Noiz? Azaroaren 26an (larunbata), Donostiako Kortxoenea gaztetxean. Bertan, Itziarren Semeak, Nazidos para joder (NPJ) eta Karrocerías Betoño taldeek jarriko dute musika eta, gainerako guztia, Kortxoeneara joango garen guztiok jarriko dugu! Info gehiago hemen.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar