EGK: Gazte elkarteen azoka
Kaixo gazte!
GazteEkin ekimenaren baitan, GAZTE ELKARTEEN AZOKA burutuko dugu azaroaren 16an (ostirala) 17.00etatik aurrera Gernikan. Ekarte, kolektibo, gobernuz kanpoko erakunde, talde edo gizarte mugimenduren batean parte hartzen baduzu… gonbidatuta zaude! Zure elkartea ezagutarazi nahi baduzu eta, bide batez, beste mugimendu batzuetako gazteak ezagutu, gazteekin@egk.org helbidera idatzi. Mahaiak eta aulkiak guk jarriko ditugu. Animatu zaitezte!
Oraindik ez dakizula GazteEkin zer den? www.egk.org atarian informazio gehiago daukazu.
Bestalde, orain arte egin ditugun GazteEkin topaketen bideoak ikusi ditzakezu ere.
Azkenik, galdetegi hauek betetzera gonbidatzen zaitugu, gazteen eta gazte elkarteen beharrizanak jasotzeko helburuarekin:
Gazteentzako galdetegia
Elkarteentzako galdetegia
Laster arte!






