Fede eta Juztizia: urteko jarduera egitaraua
Honen bidez 2012 urteko jarduera egitaraua helduarazten dizugu. Aukeratu duten leloa “Gizatasuna sortzen duten guneak asmatzen” da.
Honekin iazko leloari, “Etorkizuna gure esku”, jarraipena eman nahi izan diote. “FEDE ETA JUSTIZIA –AFES”-etik, gaur egun aurrez aurre ditugun erronketaz jabetu nahi dugu, bakoitza eta guztiontzat gune gizatiarragoak sortu eta eraikitzeko.
Proposatu dituzten jarduerak denetarikoak dira: batzuk giza eta gai politikoak jorratzen dituzte; beste batzuk espiritualtasun berria eraikitzera gonbidatzen gaituzte, gaur eguneko pertsonen nahien erantzuna den espiritualtasuna. Berritasun batzuk aurkezten ditugu: demokraziaren inguruan gazteekin mintegi/eztabaida bat, espiritualtasun mintegi bi eta hiru hilabetean behin bi otoitz gune, Durangon eta Bilbo aldean.
Elkarrekin egoteko eta ospatzeko modu berriak sortzeko ahaleginetan jarraituko dute, sinestun izan ala ez gai berdinen bila gabiltzala uste dugulako: pertsona ororen duintasunaren defentsa eta gizarte libre, justu eta berdintasunezko bat.
Gonbidatuta zaudete!






