Ibilaldia Itxaropena ikastolan: Trapagaran
Kaixo,
Dakizuenez, ekainaren 3an ibilaldia ospatuko da. Aurten, Trapagaraneko Itxaropena ikastolak dauka horren ardura. Meatzaldean euskara sustatzea eta bizkaiko ikastolak ekonomikoki laguntzea dauka helburu honetan. Euskara zabaltzearen beharrizana handia da inguruotan, halaber egun hau antolatzeko lana ugaria da.
Auzolan deialdia zabaltzen dugu asteburu horretan zehar laguntzeko prest dagoen orori. Muntaia; egun bereko ardurak, hala nola txosna, material banaketak..; garbiketak… dira bete beharreko lanak egun horretaz disfrutatu ahal izateko.
Beraz, zuen laguntza ezin bestekoa da.
Animatu ez gero deitu telefono honetara: Itxaropena ikastola 94 486 2129






