Lokarrik antolatutako mahai inguruetan parte hartzeko gonbidapena
Lokarrik datorren asterako antolatu dituen mahai-inguruetan parte-hartzera gonbidatu nahi zaitu.
Ekainaren 17an gatazkaren konponbidea sustatzeko Nazioarteko Konferentzia Euskal Herrian egin zenetik zortzi hilabete betetzen dira. Konferentziak euskal gizartearentzat garrantzi handia duten bi emaitza eskaini zituen: 1) gizarte eragileen eta alderdi politikoen ordezkaritza zabala eta anitza biltzea lortu zuen eta 2) hiru egun geroago ETAk bere ekintza armatuaren behin betiko amaiera iragarri zuen, nazioarteko eragileen eskaeraren lehen puntuari erantzunez.
Egun Bake prozesua zein momentutan dagoen aztertze aldera eta Aieteko Adierazpena erreferentzia bezala hartuz, Lokarrik bi mahai-inguru antolatu ditu, bata Gasteizen eta bestea Bilbon. “Aieteko Adierazpena zortzi hilabeteren ondoren. Etorkizuneko erronkak” izango dute izenburutzat biek. Hemen daukazue hitzorduei buruzko informazio guztia:
– Ekainak 19, asteartea, Gasteizen
Mahai ingurua 19.00etan hasiko da Ignacio Aldecoa kultur etxean. Antonio Duplá (EHUko irakaslea), Kepa Gordejuela (militante soziala) eta Paul Ríosekin (Lokarriko koordinatzailea).
– Ekainak 20, asteazkena Bilbon
Hitzordua La Bolsa udaltegian izango da 19.00etatik aurrera. Ramon Zallo (EHUko katedraduna), Olatz Barriuso (El Correo-ko kazetari politikoa) eta Paul Rios (Lokarriko koordinatzailea) izango dira hizlariak.
Lokarri quiere invitarte a las mesas redondas que ha organizado para la semana que viene.






