Urtxintxa eskoka, 25 urte: Piztu, poztu, puztu
Kaixo lagunak,
Email honen bidez, ekainaren 8an eta 9an Bilbo Rock Aretoan egingo ditugun JARDUNALDIetan parte hartzeko gonbidapen zuzena luzatu nahi dizugu. «Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!» gai harturik, gonbidatu bereziak eta gaian adituak diren profesional ugari batuko da ostiral eta larunbatean. Astialdiko teknikariei, eragileei, hezitzaileei, irakasleei, begiraleei eta gaian interes berezia izan dezakeen edozeini zuzenduta daude jardunaldi hauek. Euskal Herrian bizi dugun egoera berrian, hezkuntza formal-ez formalean ari garenok ere gure alea eman nahi dugu, aisialdiaren eremuan eragiteko gakoen gainean hausnartuz eta esperientzia ezberdinak konpartituz.
Era berean, asteburu horretan bertan ostiral osoz eta larunbat eguerdira arte, DINAMIZAZIOAK, tailerrak, jolasak eta ekitaldi ezberdinak egongo dira Arriaga inguruan. Haur, gaztetxo eta familiei zuzendutako aisialdi eskaintza, zuzenean!
Informazio osoa aurkituko duzue hemen.
Jardunaldiez gain, larunbatean 25.URTEMUGA behar bezala ospatzeko, zuokin guztiokin bazkaria, bertsokopa, ekitalditxoa…eta nola ez, kontzertuak eta jaia egingo dugu! Zatoz gurekin!
Ekitaldi guztietan parte hartzeko izena eman ekainaren 1a baino lehen!!
Ordura arte,
ondo ibili eta piztu, poztu, puztu!!






