Urtxintxa eskola: Jardunaldiak
Kaixo lagun!!
Honezkero jakingo duzun bezala, Urtxintxak 25 urte bete ditu aurtengo ikasturtean, eta urtemuga hau zurekin batera konpartitzea gustatuko litzaiguke. Horretarako, hainbat hitzordu prestatu ditugu elkarrekin gozatu eta pozteko!!
Batetik, JARDUNALDIAK antolatu ditugu ekainaren 8rako eta 9rako, Bilborocken. «Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!» izenburuarekin ostiral osoz eta larunbat goizean zehar izango dira hitzaldi, mahai inguru eta espazio irekiak. Astialdi hezitzailearen parte zareten heinean, modu batean edo bestean, ekimen honen parte izateko GONBIDAPEN ZUZENA egin nahi dizugu.
Programa zehatza duzu hemen: http://urtxintxaeskola.org/edukia.php?id_kat=65&lang=eu&mota=albisteak&id_edukia=110
Bestetik, DINAMIZAZIOAK ere izango dira Arriaga plazaren inguruetan: tailerrak, jolasak, puzgarriak… eta asteburuari amaiera emateko, BAZKARIA antolatu dugu gurekin urteak ospatu nahi dituen edonorentzat. Kafe Antzokian izango da otordua (15 euro), eta bertsokopa eta ekitaldia izango da ondoren. Iluntzerako KONTZERTUAK izango dira Bilborocken: ITZIARREN SEMEAK eta FAN&GO erromeriarekin jaia!!
Kontuan izan matrikulazioa ostiralerarte (ekainak 1) egongo dela zabalik, eta urtxintxara deituz edota webeko matrikulazio atalean egin dezakezuela. Bazkarietan parte hartzeko ezinbestekoa izango da deia egin eta zerrendan apuntatzea. Informazio gehiago aurkituko duzue, webgunean eguneratuta: www.urtxintxaeskola.org
Bertan elkar ikusiko dugunaren ziurtasunez,
😛
Mila esker eta ordura arteeeeeee
Ondo izan!
www.urtxintxaeskola.org
urtxintxa@urtxintxaeskola.org
Tel.94 432 0445






