Berriak

Ezker Meatzaldeko eskaut taldeek bere inguruko errealitatea lantzen du, eta hainbat jarduera egiten ditu baterako irteeran

Joan den igandean, Ezker Meatzaldeko eskaut taldeetako haurrek eta gazteek urtean behin egiten den baterako irteeran parte hartu zuten. Aurten, adarrak honela banatu ziren: Koskorrak eta Kaskondoak, Oinarinak, Azkarrak eta Trebeak. Koskorrak eta Kaskondoak Lasesarren hasi ziren lanean; han bertan, ingurua identifikatzen zuten hiru eremuak landu zituzten: meatzaritza, industria eta portua, eta eremu bakoitzean hainbat…
Read more


2020-02-07 0

Bake Topaketa 2020

El encuentro por la paz y la reconciliación se celebrará en Zornotza el próximo 29 de febrero por la mañana.   Adjuntamos mas información en el siguiente link: BAKE TOPAKETA 2020


2020-02-06 0

BIDEOA: Lurgaia Fundazioarekin Ingurumen Boluntariotza Muxikan. Oso gutxi falta da!

Gutxiago falta da “Sustrai berdinetatik, kolore ezberdinak sortuz” Ingurumen Boluntariotza iristeko. Horregatik, eskaut taldeei gogorarazi nahi diegu izena emateko epea igande honetan, otsailaren 9an, amaituko dela. Aurten, otsailaren 15ean egingo da jarduera, Muxikan, eta Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan arituko da. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatua eta independentea da, eta ondare naturala kontserbatzea eta kudeatzea du…
Read more


2020-02-06 0

Kiribil – Kurtsoa: Haurrenganako Sexu-Abusuen Prebentzioa

Formazioak, haurrenganako tratu txarren testuinguratze batetik hasi eta haurren sexuabusuan so egiten du. Errealitate honek gizartearen %20ri eragiten dio gutxienez, eta formazioaren helburua, honen inguruan sentsibilizatzea da, inguruan dagoen isiltasuna eta tabuak apurtuz. Gertutik haurrenganako sexu-abusuak ezagututa eta benetan, hauen atzean zer dagoen jakinda, kurtso honek errealitate honetara gerturatzen gaitu eta gure inguruan gertatuko balitz,…
Read more


2020-02-03 0

EGK poiektua

EGK poiektua: Atzo, urtarrilak 30, Etikasi programako bigarren deialdia ireki dute. Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean egindako proiektu honen bitartez bidaia hezitzaileak egiteko aukera eskaintzen dute, etika eta giza eskubideez ikasteko eta hausnarketa sustatzeko. Batetik, Batxilerreko 1. Mailako ikasle-taldeentzat Auschwitz bisitatzeko 30 plaza dituzte; eta, bestetik, Unibertsitateko eta Lanbide Heziketako Erdi eta Goi Mailako ikasleentzat (betiere 18…
Read more


2020-01-31 0

BIDEOA: Belengo Bakearen Argiaren banaketa Bizkaian

Duela hilabete baino gehiago, Belengo Bakearen Argia Bilbon agertu zen, eta, ondoren, Bizkaiko hainbat txokotan banatu zen. Bideo honen bidez, gogoratu nahi izan dugu, Beleneko Argia auzo eta herri desberdinetara heldu zeneko momentua.   Belengo Bakearen Argiaren banaketarekin, gure anai-arrebentzat argia izan nahi dugu eta berri onaren garra gure parrokia, auzo eta herrietako txoko guztietara…
Read more


2020-01-31 0

Ingurumen Boluntariotza: izena emateko jakin behar duzun guztia

Urtero, Bizkaiko eskaut taldeetako ehunka azkarrek —14-16 urte bitarteko gazteak— izena ematen dute Ingurumen Boluntariotza jardueran parte hartzeko,  “Sustrai berdinetatik, kolore ezberdinak sortuz” lelopean. Izan ere, nahiz eta auzo/herri desberdinetakoak izan, guztiok konpromiso berarekin jokatzen dugu.   Aurten, otsailaren 15ean egingo da jarduera, Muxikan, eta Lurgaia Fundazioarekin lankidetzan arituko da. Fundazio hori irabazi-asmorik gabeko erakunde…
Read more


2020-01-24 0

Lan Eskaintzak Argizai Eskaut Taldea

Bidaltzen ditugu Argizai Eskaut Taldea bidalitako bi lan eskaintza:   1. LANPOSTUAREN IDENTIFIKAZIOA Elkartea: Argizai Eskaut Taldea Programa: Galdakaoko nerabeentzako animazio soziohezitzaile programa Lanpostuaren deitura: Topaguneko hezitzailea Lekua: Galdakaoko Topagunetan   2. PROFILA 2.1 Eskakizunak Aisialdiko begirale (nahitaez), aisialdiko zuzendari, heziketa soziala edota animazio soziokulturaleko titulazioa. Euskarako titulazioa: EGA edota hizkuntza eskakizuna C1 edo baliokidea.…
Read more


2020-01-23 0

Diego Bahillo Euskalerriko Eskautak Bizkaiko administratzaile berria izango da

Errekaldeberri Eskauteko Diego Bahillo hautatu dute Euskalerriko Eskautak Bizkaiko hurrengo administratzaile izateko; beraz, urtarrilean eta otsailean lanaldi erdiko txanda izango du, eta martxotik aurrera lanaldi osoan hasiko da lanean.   Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako ikasketak amaitzear dago, eta Errekaldeberri Eskauteko ekonomia arduraduna izan zen 3 urtez. Horrez gain, begirale eta aisialdiko zuzendari tituluak ditu.  …
Read more


2020-01-17 0

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar