Eskautismoa

1907tik

Hastapenak

Eskaut mugimendua 1907an hasi zen Brownsea uhartean, Ingalaterran, kanpamendu esperimental batekin. Kanpalekua oso arrakastatsua izan zen, Robert Baden Powellek diseinatutako eskaut metodoa haur eta gazteen hezkuntzarako erakargarria eta eraginkorra zela frogatu baitzuen.

1908an, Baden-Powellek ‘Eskultismoa mutilentzat’ liburuan oinarriak ezarri zituen. Argitalpenaren arrakastaren ondoren, Londresen bakarrik 11.000 kide bildu ziren urte gutxiren buruan. Pixkanaka, mugimendua hedatzen eta antolatzen joan zen talde desberdinetan, kontinente guztietako 165 herrialdetan egon arte. Gaur egun, eskautek aisialdian kalitatezko hezkuntza eskaintzen duten espazioen alde lan egiten dute.
1959tik

Euskalerriko Eskautak

Estatuko lehen esploratzaile taldea 1912koa da eta Gasteizen kokatzen da. Urtebete lehenago, Manuel Iradier esploratzailearen ilobak, Teodoro Iradierrek, Espainiako Esploratzaileen Batzorde Antolatzailea sortu zuen. Diktadura frankistaren errepresioaren ondoren, eskaut eredua elkarte independenteetan berpiztu zen eta lurralde ezberdinetan sendotzen joan zen.

Gaur egun Euskal Herrian ezagutzen den eskaut mugimendu formala 1959an hasi zen, lurraldeak federazio batean bateratu baino hamarkada batzuk lehenago. 70eko hamarkadan, hainbat elkarte sortu ondoren, hainbat pertsonak euskal lurraldeetako taldeak bateratzeko interesa agertu zuten. Euskal Herrian Scout Mugimendu Katolikoa sustatu ondoren, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako taldeetako kideek nortasun komuna eraikitzeko borondatea erakutsi zuten. 1983an Euskalerriko Eskautak elkartearen sorrera-gutuna sinatu zen Loiolako Santutegian (Gipuzkoa).

Gure idearioa

Aisialdi hezitzailearen bidez, Euskalerriko Eskautak hainbat arlotan trebatzen ditu haur eta nerabeak: sozial, psikologiko, intelektual, emozional eta espiritualki. Eskaut bakarra egiten duten alderdi horiek guztiak dokumentu honetan jasotzen dira.

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar