Urtxintxa Eskolaren 25.urteurrena

Urtxintxa Eskolaren 25.urteurrena

2012-05-11 Noticias 0

logo eventosUrtxintxa Eskolaren 25.urteurrena dela eta, ekintza bereziak egiten ari gara urtarriletik hona. 
Ekainaren 8an eta 9an, azken txanpa beteko dugu programa berezi batekin, Bilbon, eta horren berri ematera gatozkizu.

Ostiral eta larunbat horretan, BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLAren egunerokoa kalera ateratzen ahaleginduko gara, eta horretarako, trebakuntza eta esku-hartzeetan oinarrituriko egitaraua prestatu dugu. 
Alde batetik, JARDUNALDIAK izango dira BILBOROCK aretoan, «Bakearen bidean eta gatazka egoeretan, aisialdia giltza!» gai harturik. Programa ixten ari gara oraindik, baina egunak hurbildu ahala izango duzue berau ikusteko aukera webgunearen bitartez. Ostiral egun osoz eta larunbat goizez izango dira.
Bestetik, ANIMAZIOA ETA ESKU-HARTZEA egongo da Areatzako pasealekuan. Muntaiak, tailerrak, ikuskizunak, jolasak… eta gure produktuak ikuskatzeko aukera paregabea ostiral goizetik larunbat eguerdira.

Larunbatean URTXINTXAKIDE ETA LAGUNON arteko BAZKARI batekin eman nahi diogu amaiera ospakizunei: bertsoak, ekitalditxoa… eta iluntzean, KONTZERTUAK eta jaia!! 
Gurekin batera piztu, poztu eta puzteko gonbidapena da hau! Ospa dezagun elkarrekin!! Zure agendan data hauek gorriz markatuko dituzulakoan… 🙂

Ondo izan!!
* eta segi piztu, poztu eta puzten!! 😛
BIZKAIKO URTXINTXA ESKOLA

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar