Yes, we camp! La cabra tira al monte.
Yes, we camp! La cabra tira al monte. Goazen kanpamenduetara! lelopean, astialdi hezitzailean aritzen diren boluntario gazteek egitarau zabala antolatu dute biharko Gasteizen, bere lana ikustarazteko, hiritarrak boluntariotzan murgildu daitezen animatzeko eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako boluntariotza gazteak antolatutako udako ekintzetan 10.000 plazako eskaintza iragartzeko. Goizeko 11.30etan hasita eta 14.00ak arte, informazio-mahai bat kokatuko dute Las Nieves liburutegian. Komunikabide guztiak goizean zehar bertaratzera gonbidatuta zaudete. Udako ekintzen berri jaso ahal izango duzue standean, bai eta urte osoan zehar astialdi hezitzailean aritzen diren boluntario gazteen testigantzak ere. Egun osoko egitaraua bidaltzen dizuegu atxikita.
info+: 615 74 99 29 (Iván, EGK).






