Abian da 2025-2026 ikasturteko Trebeak Koordinakundea
Joan den asteazkenean Euskalerriko Eskautak Bizkaiako begiraleek bilera egin zuten 16 eta 18 urte bitarteko neska-mutilentzako ikasturte berria antolatzeko. Gazteak bere espazioan elkartuko dira datorren astean, bere eskaut prozesuaren azken etapan elkarrekin ibiltzeko.
Alde batetik, begiraleek dinamika bat egin zuten beren gazteen eta beren beharren detekziorako, Trebeak Koordinakundeak ikasturte honetan begiraleentzat izango dituen helburuak zehaztu ahal izateko, bai eta parte hartzeko hainbat jarduera banatzeko ere, gune horretan pisu handiagoa izan dezaten.
Gertuen izango duten jarduera azaroaren 16ko boluntariotza azoka izango da. Bertan, boluntariotzak eta auzolandegiak ezagutzeko aukera izango dute, beren garapen pertsonalerako bidea aukeratzeko eredu izan daitezen.
Bi une horiek elkartzeko eta elkarrekin lan egiteko aukera gisa erabiliko dira, eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiko taldeen erdiak baino gehiagok hartuko dute parte.







