Adarren formakuntza 150 begirale baino gehiagorentzat

Adarren formakuntza 150 begirale baino gehiagorentzat

2026-10-06 Berriak Nabarmena 0

174 Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko begiraleak pasa den ostegunean elkartu ziren Bilbon, adar ezberdinetako metodologian trebatzeko

Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko 174 begirale batu ziren ostegunean Bilbon, adarren metodologian trebatzeko. Topaketa hau, beste urte batez, adar bakoitzean erabiltzen diren metodoak aurkezteko abiapuntua izan zen, dinamika ezberdinen bidez eta begiraleen esperientzia propioak partekatuz.

12 boluntariok eta Ordezkaritzako Taldeko kideek, euskaraz zein gaztelaniaz, modu aktiboan erakutsi zituzten Euskalerriko Eskautak Bizkaia Taldeak prestatutako jarduerak.

Joan den ostegunean, beraz, aukera paregabea izan zen adar desberdinetako begiraleek metodologia aplikatzeko moduak, beste talde batzuetako bitxikeriak eta metodoaren elementuak ikasteko, eta, sinbolo desberdinak erabili arren, helburu komun bat dugula konturatzeko: ume eta neraberi pertsona kritikoak izaten laguntzea eta mundua aurkitu dutena baino hobeto uztea.

📸 Argazki guztiak gure Flickr-en

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar