Arrate Solar izango da Euskalerriko Eskautak Bizkaia elkarteko Heziketa arduradun berria

- Arrate Solar Egunsentia taldekoa izango da Heziketako arduradun berria eta EDE Fundazioaren Aisialdi Eskolako arduradun pedagogikoa.
Arratek Egunsentia taldean egin du bere prozesu osoa, eta bertan aktiboki parte hartu du, Koskorratik hasi eta begiraleraino, fede eta koordinazio kargua hartuta. Bere esperientzia eta konpromisoa, zalantzarik gabe, ekarpen handia izango dira hazten jarraitzeko.
Aukera honi ateak irekitzea ez zen posible izango Egunsentian parte hartu izan ez banu. Eskaut mugimendua izan da nire hazkuntza eta ongizate tresnarik handiena, nire inguruko pertsonen bizitzan hobetu nahi ditudan gauza asko aurkitu ditut bizimodu honetan. Mugimendua pertsona gehiagorentzako espazio seguru hori bihur dadin lan egiteak motibatzen nau ilusioz betetako erronka honi aurre egitera.
Zorionak Arrate eta beti prest!






