Bizkaiko eskaut taldeek urteroko Ohiko Asanblada egin dute
Bizkaiko 300 gazte inguru bildu dira Deustuko La Salle ikastetxean, eskaut hezkuntzaren etorkizuna eraikitzen jarraitzeko asmoz.

Bizkaiko delegazioko 30 taldeetako begiraleek parte hartu dute asanbladan, 8 eta 18 urte bitarteko gazteentzat astialdiko hezkuntzan erreferente izaten jarraitzeko eskultismoak duen konpromisoaren erakusgarri.
Aurten, mugimenduaren hurrengo asanbladaren data ezarri da, Barne Araudian aldaketak onartu dira, 2026-2027 ikasturteko kuota ere onartu da, eta, gainera, Babes eta Tratu Oneko Politiken esparruko dokumentu bat onartu da.
Gainera, “Erabaki Lantaldea” izeneko Ebazpen Batzordearen funtzioak bozkatu ziren. Batzorde hori zonalde bakoitzeko ordezkari batek eta EEBko Talde Exekutiboko ordezkari batek osatzen dute. Era berean, asanbladaren botazio sisteman aldaketa bat egitea bozkatu zen abstentzioari balioa emateko, baina ez zen onartu.
Bestalde, pena handiz agurtu genuen Egunsentia, Deustuko eskaut taldea. 1982tik, ibilaldi, kanpaldi edo ekintza sozialen bidez, Deustuko haur eta gazteek 8 eta 18 urte bitarteko neska-mutilak modu ez-formalean hezi ahal izan dituzte, hainbat mailatan garatu ahal izateko, hala nola maila sozialean, psikologikoan, intelektualean, emozionalean eta espiritualean.
Araitz Peña eta Jon Godoy ere agurtu zituzten, Euskalerriko Eskautak Bizkaia osatzen duten bi zonaldetako arduradunak, eta eskerrak eman zizkieten azken hiru urteetan Bizkaiko Delegazioko lantaldean egindako lanagatik eta mugimenduan izandako inplikazioagatik. Halaber, Raquel Madariaga Bilbo Erdiko koordinatzaile eta Agurne Hernandez Herri Aldeko koordinatzaile hautatu zituzten eta haiei ere ongietorria egin zitzaien.

Argazki guztiak gure flickr-en.






