DEIALDI IREKIA EUSKALERRIKO ESKAUTAK BIZKAIAN FEDEAREN PEDAGOGIAKO ARDURADUN POSTURAKO
Paul Perez Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren Fede Pedagogiako arduradunak azaroaren 31n bere lana amaituko du, mugimenduan lau urte eman ondoren.
Beraz, ordezko bat aurkitzeko prozesuari ekingo diogu, ordezko hori 2025-2026 ikasturtean hasiko da.
Anima zaitezte eta eskaintza hau zuen taldeetako edo inguruko pertsonei helaraz iezaiezue, uste baduzue eginkizun hori betetzeko gai direla.
Hautaketa-prozesurako epeak honako hauek izango dira:
- Deialdiaren irekiera: urriak 1, azteazkena
- CV bidaltzeko epea: azaroaren 2a, igandea, 23:59 arte.
- Elkarrizketak: azaroaren 5etik (asteazkena) 19ra (asteazkena)
Lan-baldintzak:
- Lantokia: Barria plaza 4, Bilbo, Bizkaia
- Lanaldia: osoa.
- Lan-ordutegia: ordutegi malgua
- Aplikatzeko hitzarmena: Bizkaiko Gizarte Esku-hartzea (LINK).
- Probaldia: hitzarmenaren arabera.
- Lanbide-taldea: 2
Hautaketa-prozesuan parte hartzeko curriculuma eta motibazio gutuna bizkaia@eskaut.org helbidera bidali behar da.







