EEBko Trebeak Koordinatzaileak oso balorazio positiboarekin amaitu du ikasturtea
Honekin amaitutzat ematen dugu EEBko Trebeak Koordinadoraren ikasturtea. Elkarretaratzean ikasturteko ebaluazio orokorra egin genuen, eta bertan gazteek euren balorazioak partekatzeko aukera izan zuten: zorionak eman, kritika eraikitzaileak egin eta datorren ikasturterako hobekuntza proposamenak planteatu zituzten.
Giro lasaian eta atseginean, meriendatxo batez gozatzeko aukera ere izan genuen, Trebeak koordinadoraren ikasturte bikain bati amaiera emateko.
Oso modu positiboan baloratzen dugu gazteek ikasturte osoan izan duten parte-hartze proaktiboa. Espazio honetako benetako protagonistak izan dira, landu beharreko gaiak proposatuz eta dinamika zehatzak antolatuz.
Era berean, begiraleen inplikazioa ere azpimarratu nahi dugu; izan ere, bileretan zein jardueretan izan duten parte-hartze aktiboagoa oso positibotzat jo da, eta ikasturte honetan bizi izan dugun prozesua aberasten lagundu du.
Horrela, etapa aberasgarri bati amaiera ematen diogu, datorren ikasturtean elkarrekin hobetzen eta eraikitzen jarraitzeko gogoz.







