EJN-ak prebenitzeko eta kudeatzeko aholkuak
Euskalerriko Eskautak Bizkaiak etengabe egiten du lan pertsona guztientzako gune seguruak eta lagungarriak sortzeko. Uda iristearekin eta jarduera sozial eta kanpamendu gehiago izatearekin batera, ekitaldi hauetan osasun mentala eta fisikoa zaintzearen garrantzia azpimarratu nahi dugu.
Horretarako, infografia hau egin dugu, ikasturte honetako prestakuntza-jardunaldietan ikasitakoa eta osasun mentaleko eta nutrizioko adituek emandako baliabideak oinarri hartuta. Irudi honen bidez, jarraibideak eta aholkuak eman nahi dira kanpamentuetan eta aire zabaleko jardueretan eta taldean egiten dugun edozein jardueratan elikadura-jokabidearen nahasteak (EJN) prebenitzeko eta kudeatzeko.

Bizkaiko Delegaritzatik gogorarazi nahi dugu garrantzitsua dela EJNekin lotutako edozein kezka jakinaraztea jardueren arduradunei eta osasun-profesional eskudunei. Zeregin hori errazteko, infografia bat sortu dugu, nola prebenitu eta diagnostikatutako kasu baten aurrean zer egin eta zer ez egin azaltzen duena.
Esperientzia seguru eta aberasgarriak sortzera animatzen zaituztegu, elkar ulertzea eta elkarri laguntzea sustatuz. Eskaut metodoaren elementuak tresna baliotsua izan daitezke ingurune seguru bat garatzeko eta pertsona guztiei komunitatean bizitzeko beharrezkoak diren trebetasunak emateko.
Eta gogoratu, gure osasun mental eta fisikoa errespetatuz, mundu osasuntsuago eta orekatuago bat sortzen laguntzen dugula.
Informazio eta baliabide gehiago nahi izanez gero, jo ACABE Bizkaiaren webgunera.






