Gorka Deuna 2025 gero eta gertuago dago!
Oso gutxi falta da apirilaren 13rako, Bizkaiko eskaut talde guztiak Muskizen (Meatzaldea) elkartuko diren egunerako, Gorka Deuna 2025 elkarrekin ospatzeko. Aurten ere, eskultismotik abiatuta, eraldaketa sozialarekin duten konpromisoa topatu, partekatu eta indartu nahi dute.
“Eskubideak eman, haurren bidea egin” lelopean, haurren eskubideetan jarri nahi dute arreta aurten. Hainbat jarduera eta dinamikaren bitartez, eskubide horien defentsan eta sustapenean eskaut gisa duten garrantziaz eta rolaz hausnartuko dute.
Beti bezala, Bizkaiko 30 taldeetako 2.500 eskaut baino gehiago elkartuko dira. Ikasketaz betetako eguna izango da.
📢⛺🔥 Laster ezagutuko dituzue Gorka Deuna 2025ari buruzko xehetasun gehiago!
Hemen aurrerapen bat kartel ofizialaren jaurtiketarekin. Segi adi!







