2.500 pertsona baino gehiagok ospatu zuten joan den igandean Bilbon Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren 60. urteurrena
Asteburu osoan zehar, eskaut gazteek, euren familiekin batera, kolorez bete zuten Casilda Iturrizar parkea, delegazioaren sorreraren 60. urteurrena ospatzeko
Euskalerriko Eskautak Bizkaian ospakizunetan gaude. Eta ez edonolako bat. Aurten 60 urte bete ditugu 1966an sortu ginenetik. Hori ospatzeko, 2.500 pertsona baino gehiago bildu ginen joan den apirilaren 26an Bilbon, Casilda Iturrizar parkean hain zuzen ere, gure patroiaren, Gorka Deuna, jaiarekin bat eginez.
Gorka Deunaren jarduerak Bizkaiko mugimendua osatzen duten 30 taldeak biltzen ditu urtero, eskulturismotik abiatuta eraldaketa sozialarekiko konpromisoa aurkitu, partekatu eta indartzeko. 2026 honetan leloa “Izana ospatu, izan bilatu!” da. Horrekin egindako bidea gogoratu nahi izan dugu, etorkizunera begiratu eta EEBren 60. urteurrena landu eta ikusarazi.
Baden Powell eskauten mugimenduaren sortzaileak Gorka Deuna aukeratu zuen patroi gisa, hark ezbeharrei aurre egiteko zuen gaitasunagatik eta ausardiagatik, horrela egin behar baitiete aurre eskautek.
Ostegunean, apirilaren 23an, festa handi bat egin genuen. Bertan, gaur egungo begiraleek eta Euskalerriko Eskautak Bizkaiako arduradun ohiek mugimenduaren denboraren lerro bat ikusi zuten, 60 urte hauetan pasa diren istorioak kontatu zituzten eta kontzertu akustiko batez gozatu genuen ‘Veneno Inmortal’-en eskutik, lunch batez lagunduta.
Trebeak, 16 eta 18 urte bitarteko gazteak, Gorka Deunaren ospakizunari hasiera eman zioten larunbatean, asteburua aprobetxatuz munduan gaur egun dauden gatazka motak ezagutzeko. Horretarako, gerren eta haien ondorioen inguruan lan egin zuten, zer nolako inplikazio sozialak dituzten eta nola eskaut izatetik bere harri-koskorra ekarri dezaketen. Larunbata ere lan eguna izan zen batzorde antolatzailearentzat, eguna dena prest uzteko erabili baitzuen, igandean eguna gozatzera hurbildu ziren eskaut guztiei harrera egin ahal izateko.
Igandean 10:00ak aldera hasi ginen Bilboko hainbat puntutan. Bertan, adin talde ezberdinek ondo pasa zuten batzordeko pertsonek prestatutako jarduerekin eta begirale guztiek dinamizatuta, non Bizkaiko eskaut mugimenduaren historiari buruz gehiago ikasi ahal izan zuten, urtebetetzea ardatz hartuta.
Gainera, familiek eta Asabak monitore ohiak ‘free tour’ bat egin zuten parkean, eta EEBren historia modu dinamikoan ezagutzeko aukera izan zuten. 12:00etan inaugurazio ekitaldia egin genuen eta 13:00etan eukaristia egin genuen Joseba Segura gotzaina buru genuela. Arratsaldea zunba une batekin hasi zen, eta arrakasta handia izan zuen. Ondoren, kirol anitzeko txapelketa bat egin zen, eta lokotzak, soka tira, zelai errea eta hiru marran jokatu ahal izan ziren. Arratsaldeko bi jarduera hauek Bilbao Kirolaken laguntzari esker egin ziren. Ospakizunari amaiera emateko, erromeria bat izan zen ‘Pakenba’ren eskutik. Bertan abestu eta dantzatu zen ‘Agur Eskaut’ egin zen arte, edozein jarduera amaitu aurretik beti egiten den agurra.


Argazki guztiak gure flickerren.






