Presta zaitez 2026ko Gorka Deunarako
Euskalerriko Eskautak Bizkaiaren 60. urteurrenaren barruan, igande honetan Gorka Deuna ospatuko dugu Bilboko Casilda Iturrizar parkean, eskaut komunitate osoarentzako urteko unerik berezienetako bat.
Parte hartzea errazteko eta jardunaldiaz ahalik eta gehien gozatu ahal izateko, egunaren antolaketari buruzko funtsezko informazioa partekatzen dizuegu jarraian.
Programazioa

Kartelean agertzen den guztiaz gain, arratsaldean, 16:15etik 17:00etara, multikirolak txapelketa bat izango da, non hainbat proba jokatuko diren: sokatira, lokotzak, hiru marran eta zelai errea.
Irabazleentzako saria egongo da, eta, beraz, guztiok parte hartzera eta une honetaz gozatzera animatzen zaituztegu. Izen-ematea Txosnan egingo da 12:30etatik aurrera.
Ingurunearen mapa

Apirilaren 25ean, larunbata, mapa argitaratuko dugu hemen, talde bakoitzak parkean bertan izango duen erreferentziazko kokapenarekin. Gogoan izan garrantzitsua dela beti zainduta egotea.
Delegaritzako eta komisio antolatzaileko pertsonak koloretako txaleko desberdinekin identifikatuta egongo dira. Edozein zalantza edo behar izanez gero, txaleko berdea duten pertsonengana jo dezakezue, egun osoan laguntzeko prest egongo baitira.
Entzungunea – Ingurune Segurua
2020an Haur eta Nerabeenganako Indarkeriaren aurkako Babes Protokoloa onartu zenetik, Euskalerriko Eskautak Bizkaian gure jarduera guztietan espazio seguruak bermatzeko lan egiten dugu. Eskaut taldeetan zein delegaritzan babes figurak ditugu, eta prestakuntza, laguntza eta erantzun posibleak eskaintzen ditugu.
Aurten berrikuntza gisa, Puntu Urdin batean egongo da, eta egunean zehar behar duen edonori entzuteko eta arreta emateko gune gisa funtzionatuko du.







