EEBk bere Jokabide Kodearen bertsio egokitua argitaratu du haur eta nerabeentzat

EEBk bere Jokabide Kodearen bertsio egokitua argitaratu du haur eta nerabeentzat

2026-06-18 Berriak Ingurune Segurua Nabarmena 0

EEBko Ingurune Seguruko Mahaiak Jokabide Kodearen bertsio egokitua egin du, haur eta nerabeei zuzendua.

Material honek argi eta modu ulergarrian azaltzen ditu erakundeko pertsona helduek —begiraleak eta jardueretan eta kanpamentuetan laguntzeko pertsona helduak— hartzen dituzten konpromisoak, ingurune seguruak, errespetuzkoak eta indarkeria-mota orotatik askeak bermatzeko.

Dokumentuak hizkera ulergarrira egokitzen ditu Haurrak eta Nerabeak Babesteko Konpromisoan jasotako printzipioak, eta aukera ematen du gazteek jakin dezaten zein diren euren eskubideak, zer espero dezaketen laguntzen dieten helduengandik eta nola laguntzen dugun guztion artean tratu oneko espazioak eraikitzen.

Ekimen honen bidez, EEBk aurrera jarraitzen du haurrak eta nerabeak babesteko konpromisoan, eta parte-hartzea, konfiantza eta jarduera-eremu guztietan ingurune seguruak sortzea sustatzen du.

 

Si continúas usando este sitio, aceptas el uso de cookies. Más información

Los ajustes de cookies en esta web están configurados para «permitir las cookies» y ofrecerte la mejor experiencia de navegación posible. Si sigues usando esta web sin cambiar tus ajustes de cookies o haces clic en «Aceptar», estarás dando tu consentimiento a esto.

Cerrar