Gaur, abenduak 3, Euskararen Nazioarteko Eguna da
Gure gizartean egun bereziak ospatzen ohitu gara. Zeozer aldarrikatu nahi dugunean, egun bat jartzen dugu, eta ematen du egun horrekin bakarrik, gure betebeharra eginda geratzen dela, baina ez da horrela. Horrelako jarrerak gure kontzientzia garbitzeko balio du gehienez jota. Dakitenek euskara erabiltzea oso garrantzitsua da, eta txikiek jarrera hori ikasten badute, izugarria!
Gaur Euskararen eguna ospatu nahi dugu, baina horrek ez du esan nahi, bakarrik gaur saiatu behar garenik euskaraz egiten. Eguneroko gauza bat izan behar da. Gure bizitzan gero eta gehiago erabiltzen saiatu behar gara. Euskaraz 365 egun egin beharko genuke. Izan ere, hizkuntzek kultura bateko esanguratsuena da, eta gure kasuan euskara baita euskaldun egiten gaituena.
Ba al dakizue zein den gure altxorra? Bakarrik euskaldunok dugun zerbait, desagertzeko zorian egon zena, baina oso ondo zaindu duzuena: euskara! Euskaraz bizi nahi dugu! Euskara egunez egun, beti prest!






