Otoitz Topaketa 2026: talde lana, hausnarketa eta entzutea
Joan den larunbatean, otsailearen 14an, goizean, Trebeak koordinakundearen Otoitz Topaketa ospatu genuen Miribillako Santa María Josefa parrokiaren, eta bertan 45 lagun inguru elkartu ginen.
Goizean zehar, bai gazteentzat bai begiraleentzat jarduerak egon ziren. Gazteek taldean lan egiteko, hausnartzeko eta bizitakoa partekatzeko prestatutako dinamika eta espazio ezberdinetan parte hartu zuten; begiraleek, berriz, beren formazio-gunea izan zuten ikasteko, ideiak trukatzeko eta hezitzaile lanetan hazten jarraitzeko.
Jardunaldia otoitz partekatu batekin amaitu zen; une horrek topaketari zentzua eman zion, bizitakoa gelditu eta begiratzeko aukera eman zigun, eta komunitatea indartzeko balio izan zuen.







